Agas Iragazkiak filtro txikiak egiteko enpresa bat da. Honek urak dakarren zikinkeriak (kloroa, karea, mikroplastikoak, metal partikulak, fluoroa....) desagertarazteko aukera emanten du. Merkatuan bakarra eta oso erosoa den produktua da.
Grifoetan edo estolderietan erantsi daitezkeen filtroak dira.
Enpresa honek filtroak ekoiztu, banatu eta instalatu egiten ditu, prezio merke batean.

FORMA JURIDIKOA


Gure proiektu berri hau 4 pertsonez osaturiko Kooperatiba Elkarte bezala eratuko da hurrengo arrazoiengatik. Enpresa izateaz gain, pertsona fisikoen edo juridikoen elkartea da. Organo sozialen erabakiak demokratikoki hartzen dira (bazkide bat=boto bat), eta kapìtal sozialak bigarren mailako balioa du. Izaera sozial handiko elkartea da non bazkideei ahal den preziorik txikienean, zenbait ondasun edo zerbitzu eskaintzen zaizkion edo prestazioak ahal den preziorik onenean saritzen zaizkio. Erantzunkizuna egindako partaidetzetara mugatzen da edo mugatua izaten da. Zergei dagokionez Sozietate Zerga ordaintzen da eta hau enpresaren irabazien %24 ordaintzean datza. Gure enpresaren antolakuntzari dagokionez eta Koop. E. aintzat hartuta, honela banatuko dugu gure enpresa: Batzar Nagusia, Kontseilu Errektorea eta Kontu Hartzailea. Kooperatiba sozietate eskritura publikoaren bidez eratzen da eta ondoren, kooperatiben erregistroan inskribatzen da. Inskripzioa egiten den unetik nortasun juridikoa lortzen du. Bazkide ezberdinek ondorengo rolak bete beharko lituzkete: Bazkide Langileak: bere lana eta kapitala jarri / Bazkide Laguntzaileak: kooperatibaren helburu sozialean modu zuzenean parte hartzen ez dutenak baina hura lortzen laguntzen dutenak / Bazkide ez-aktiboak edo erabiltzaileak ez direnak: bazkide aktibo izateari uzten dioten baina bazkide izaten jarraitzen dutenak.

Kooperatibaren antolakuntza eta partaide bakoitzaren eginbehar nagusiak:

1.- Batzar Nagusia: Bertan gerentea, errektorea eta kontu hartzailea biltzen dira enpresak daraman norabidea zehazteko eta eztabaidatzeko.

2.- Kontseilu errektorea: Gerenteak, errektoreak, administratzaileak, arduradunek eta nagusi ezberdinek parte hartzen dute kontseilu honetan eta, bertan, erabaki nagusiak hartzen dituzte, nahiz eta oraindik erabakiak aplikatu ezin.

3.- Kontseilu soziala: Honakoan, gerentea, errektorea, arduradunak eta ordezkari sozialak (hautatutako langile bazkideak) biltzen dira kontseilu errektorean hartutako erabakiak bozkatzeko eta aurrera eraman edo ez erabakitzeko.

4.- Kontu hartzailea: Biltzar txiki honetan, gerentea, kontu hartzailea eta administratzailea elkartzen dira diru sarrera eta irteerak aztertzeko eta horren arabera ekiteko, hala nola kooperatibaren askatasun indizea handitzen saiatzeko.