Agas Iragazkiak filtro txikiak egiteko enpresa bat da. Honek urak dakarren zikinkeriak (kloroa, karea, mikroplastikoak, metal partikulak, fluoroa....) desagertarazteko aukera emanten du. Merkatuan bakarra eta oso erosoa den produktua da.
Grifoetan edo estolderietan erantsi daitezkeen filtroak dira.
Enpresa honek filtroak ekoiztu, banatu eta instalatu egiten ditu, prezio merke batean.

IRUDIAREN ZERGATIA

ZERGATIK AUKERATU DITUGU KOLORE HORI EDO HORIEK ZURE LOGORAKO? 3 kolore erabili ditugu, horien artean berdea, gure produktua organikoa, ekologikoa eta naturarekiko arduratsua delako; urdina, gure produktua nahiko berria delako eta merkatuan oso lehiakorra izan daitekelako; eta, azkenik, beltza, gure gogoa eta proeiktuaren indarra adierazten duelako. ZEIN DA MARKAREN ESANAHIAREN ETA LOGOTIPOAREN ARTEKO HARREMANA? Urari referentzia egiten dio eta salduko dugun produktua ekologikoa, sinplea eta naturekin harreman eta ardura estua duela adierazten du.

FORMA JURIDIKOA


Gure proiektu berri hau 4 pertsonez osaturiko Kooperatiba Elkarte bezala eratuko da hurrengo arrazoiengatik. Enpresa izateaz gain, pertsona fisikoen edo juridikoen elkartea da. Organo sozialen erabakiak demokratikoki hartzen dira (bazkide bat=boto bat), eta kapìtal sozialak bigarren mailako balioa du. Izaera sozial handiko elkartea da non bazkideei ahal den preziorik txikienean, zenbait ondasun edo zerbitzu eskaintzen zaizkion edo prestazioak ahal den preziorik onenean saritzen zaizkio. Erantzunkizuna egindako partaidetzetara mugatzen da edo mugatua izaten da. Zergei dagokionez Sozietate Zerga ordaintzen da eta hau enpresaren irabazien %24 ordaintzean datza. Gure enpresaren antolakuntzari dagokionez eta Koop. E. aintzat hartuta, honela banatuko dugu gure enpresa: Batzar Nagusia, Kontseilu Errektorea eta Kontu Hartzailea. Kooperatiba sozietate eskritura publikoaren bidez eratzen da eta ondoren, kooperatiben erregistroan inskribatzen da. Inskripzioa egiten den unetik nortasun juridikoa lortzen du. Bazkide ezberdinek ondorengo rolak bete beharko lituzkete: Bazkide Langileak: bere lana eta kapitala jarri / Bazkide Laguntzaileak: kooperatibaren helburu sozialean modu zuzenean parte hartzen ez dutenak baina hura lortzen laguntzen dutenak / Bazkide ez-aktiboak edo erabiltzaileak ez direnak: bazkide aktibo izateari uzten dioten baina bazkide izaten jarraitzen dutenak.

Kooperatibaren antolakuntza eta partaide bakoitzaren eginbehar nagusiak:

1.- Batzar Nagusia: Bertan gerentea, errektorea eta kontu hartzailea biltzen dira enpresak daraman norabidea zehazteko eta eztabaidatzeko.

2.- Kontseilu errektorea: Gerenteak, errektoreak, administratzaileak, arduradunek eta nagusi ezberdinek parte hartzen dute kontseilu honetan eta, bertan, erabaki nagusiak hartzen dituzte, nahiz eta oraindik erabakiak aplikatu ezin.

3.- Kontseilu soziala: Honakoan, gerentea, errektorea, arduradunak eta ordezkari sozialak (hautatutako langile bazkideak) biltzen dira kontseilu errektorean hartutako erabakiak bozkatzeko eta aurrera eraman edo ez erabakitzeko.

4.- Kontu hartzailea: Biltzar txiki honetan, gerentea, kontu hartzailea eta administratzailea elkartzen dira diru sarrera eta irteerak aztertzeko eta horren arabera ekiteko, hala nola kooperatibaren askatasun indizea handitzen saiatzeko.








HONA HEMEN GURE ENPRESAREN AUKERAK, MEHATXUAK, INDARGUNEAK ETA AHULEZIAK

Gure enpresaren ondorio onak eta txarrak aztertuz, ikus daiteke, ekoiztuko ditugun ura garbitzeko filtro hauek, merkeak izateaz gain, erosoak eta txikiak direla. Gure osasuna zaintzeko modu sinple eta eroso bat bideratzen gaituena eta horrela ur botilak ez ditugu erosi beharko. Gainera erabilitako materialak ekologikoak eta birziklatuak dira beraz ez dira oso garestiak izango eta gainera instalazioa guk egingo dizuegu. Ur garbia edateko aukera paregabe hau ez dute enpresa askok ahalbidetzen. Egia da produktu berria izanik, hasiera batean bildur apur bat eman dezakela aurrera eramatea, baina ziurtatzen dugu behin filtro hau probatuz gero ez duzuela bera barik ura edango. Bertatik irtetzen diren zikinkeriak kendu eta gero.

GURE ENPRESAKO CANVAS-A! ARGI ETA GARBI ZER, NOLA, NON, NORENTZAT!

Diseño de AGAS iragazkiak