Agas Iragazkiak filtro txikiak egiteko enpresa bat da. Honek urak dakarren zikinkeriak (kloroa, karea, mikroplastikoak, metal partikulak, fluoroa....) desagertarazteko aukera emanten du. Merkatuan bakarra eta oso erosoa den produktua da.
Grifoetan edo estolderietan erantsi daitezkeen filtroak dira.
Enpresa honek filtroak ekoiztu, banatu eta instalatu egiten ditu, prezio merke batean.

HONA HEMEN GURE ENPRESAREN AUKERAK, MEHATXUAK, INDARGUNEAK ETA AHULEZIAK

Gure enpresaren ondorio onak eta txarrak aztertuz, ikus daiteke, ekoiztuko ditugun ura garbitzeko filtro hauek, merkeak izateaz gain, erosoak eta txikiak direla. Gure osasuna zaintzeko modu sinple eta eroso bat bideratzen gaituena eta horrela ur botilak ez ditugu erosi beharko. Gainera erabilitako materialak ekologikoak eta birziklatuak dira beraz ez dira oso garestiak izango eta gainera instalazioa guk egingo dizuegu. Ur garbia edateko aukera paregabe hau ez dute enpresa askok ahalbidetzen. Egia da produktu berria izanik, hasiera batean bildur apur bat eman dezakela aurrera eramatea, baina ziurtatzen dugu behin filtro hau probatuz gero ez duzuela bera barik ura edango. Bertatik irtetzen diren zikinkeriak kendu eta gero.